Txirrindulari lasterketa Mutrikun

Jaietan ipini ohi ziren dekoratuen aurrean ateratako argazkia da, atzean Eiffel dorrea ageri dela. Dekoratuaren aurre aldean 13 mutil gazte ageri dira, horietarik lau Orbea taldeko txirrindulari jantzita. Mutrikuko txirrindulari lasterketara joan zireneko argazkia da. Argazkian zutirik ageri dira: x, x, Eleuterio, x, Luki Lizaso (eibartarra), Ramon Igartua (oñatiarra), Pío Ituarte (oñatiarra), x eta Arriaga. Makurtuta, Hilario Arana (Gatzagakoa eta gerra denboran fusilatu egin zutena), Jose Arrieta, x eta x. Argazkiaren erdian barkilo potea ikus daiteke, txapela gainean duela. Barkilo potearen gainean bola moduko bat egoten zen eta hari eraginda ateratzen zen zenbakia beste barkilo hartzen zituen erosleak.

Data:
Ref.: 00118

Jaitsi argazki originala

Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.net

<< Aurrekoa   | Eskoriatza iruditan |   Hurrengoa >>