Viteri-Aranburuzabala familia beraien denda parean

Viteri familiaren lehenengo denda Maringo Prudencio Viterik zabaldu zuen, herrira bizitzera jaitsi zenean. Lehenengo, haurrak eta gazteak alfabetatzen ibili zen, gehienbat soldaduskara joaten zirenerako, baina denborarekin, ofizioa aldatu eta denda zabaldu zuen. Gerora, bere semea zen Jose Viteri arduratu zen negozioaz. Jose sastrea zen, eta bere emaztea, Maritxu Aranburuzabala, egoten zen dendan. Jose Viterik, Otxandion ere bazuen tailer antzeko bat, eta astean behin joaten zen bertara enkarguak eta neurriak hartzera. Argazkian, Viteri familia ikus daiteke denda aurrealdean. Atzeko ilaran, ezkerretik eskumara: Salome Viteri eta Eulali Viteri. Aurreko ilaran: Cruz Viteri, Vicenta Larrea eta Maritxu Aranburuzabala.

Data: 1955
Ref.: 01571

Jaitsi argazki originala

Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.net

<< Aurrekoa   | Eskoriatza iruditan |   Hurrengoa >>