Ospitale zaharrerako txerriaren zozketa

Gaur egun zaharren egoitza denari "Ospitala" deitu izan zaio Eskoriatzan, eta urteetan zehar gizarte zerbitzu desberdinak eskaini izan dira bertan. Ohitura zen, urtero ospitalerako diru baliabideak lortzeko txerria zozketatzea. Argazki hau egun horretakoa da. Gazta├▒adui kalean gora, plaza aldera datozela ikusten dira argazkian. Atzean ezkerrean ikusten den etxea bota eta etxebizitza berriak egin dira bertan, egoitza parean daudenak hain zuzen. Argazkian, txapela jantzita, ezkerretik eskumara, Txomin Zubia eta Balentin Zurbano; atzean aguazil jantzita datorrena Txori Izurrategi da, baina ez zen aguazila. Argazki hau 01598 eta 01599 zenbakidun erregistroen egun berean ateratakoa da. Gainera, 01597 argazkiarekin erlazionatuta dago, nahiz eta beste urte batekoa den.

Data:
Ref.: 01595

Jaitsi argazki originala

Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.net

<< Aurrekoa   | Eskoriatza iruditan |   Hurrengoa >>