Lagunak pasioan besotik hartuta

Gaztañadui kalean ateratako argazkia da. Eskuma aldean okindegi zaharraren eraikina ikusten da, gaur egun Gorosarri plaza dagoen tokia. Errepidetik doazen 7 neska gazte agertzen dira besotik hartuta eta soineko dotoreekin jantzita. Astebukaeratan neskak horrela ibili ohi ziren, besotik, kalean gora eta behera.Errepidetik joaten ziren oso kotxe gutxi pasatzen zirelako. Informatzaileak esandakoaren arabera 1945. urteko San Pedro jaiak izan daitezke. Argazkian agertzen diren neska batzuk hauek dira, ezkerretik eskumara: x, Mari Tere Eraña, Kontxita Otxoa, Asun de Antxita, Carmen Iglesias, Jesusa.

Data: 1945-06-30
Ref.: 00165

Jaitsi argazki originala

Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.net

<< Aurrekoa   | Eskoriatza iruditan |   Hurrengoa >>