Lagun taldea mendian

Mendian lagun talde bati ateratako argazkia. Lehengo planoan, ezkerretik eskumara: Felix Lasagabaster, Ascen Viana, Jesus Lasa eta Angelita Beloki. Atzean: x eta Maria Mercedes Urrutia. Argazkian ikusten da nola joaten ziren jantzita mendira. Emakumeak gona eta alkandorarekin, eta askotan buruan zapi bat jarrita. Gizonak eguneroko arropa janzten zuten mendirako, alkandora, prakak eta txapela. Guztiek abarkak jazten zituzten oinetan, argazkian ikus daitekeen moduan.

Data:
Ref.: 01828

Jaitsi argazki originala

Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.net

<< Aurrekoa   | Eskoriatza iruditan |   Hurrengoa >>