Mende erdialdean Itarte familiak bere etxean terraza bat eraiki behar zuela eta polemika handia sortu zen herrian. Eliza, lan berrien aurrean kontra agertu zen baina, botere handiko familia zenez, lanak aurrera eraman zituzten. Erabaki horren aurka agertu zen parrokoa lanak egin zituztenerako herritik alde egin zuen. Argazkian Eskoriatzako herriak emandako agurra agertzen da. San Pedro parrokiaren atarian. Atzeko aldean San Pedro parrokiaren atariaren zatitxo bat eta Itarte etxea ikus daitezke. Ezker aldean, guztiz beltzez jantzita dagoen emakumetik hasita: Maritxu Uribetxebarria, eskuinean Mari Tere Armendariz, eskuinean Sabina Zubizarreta, azpian Juanita Maturana, eskuinean alkondara zuriaz Benita Artzaburu, eskuinean Antoni Uribetxebarria, eskuinean baina pixkat gorago Irene Leceta, eskuinean eta banderaren azpian Maritxu Badiola, eskuinean Pakita Alegria, eskuinean Ines Alegria, eskuinean dagoen umea Jose Luis EraƱa.

Data: 1948, 10, 31
Ref.: 00185

Jaitsi argazki originala

Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.net

<< Aurrekoa   | Eskoriatza iruditan |   Hurrengoa >>