Miss Eskoriatzaren hautaketa

Filemón Minondo Ameriketan bizi zen eskoriatzarra zen. Euskal Herrira bisitan etorri zen urte batean, Otxandioko Txapel lehiaketara aurkeztu zen eta irabazi egin zuen. Eskoriatzako herriak orduan omenaldi bat egin zion: herrian zehar desfile bat eta bazkari bat (Hidalga kaleko 5 zenbakidun etxearen azpialdean dagoen lokalean, orduan diskoteka zena). Egun horretan, gainera, Miss Eskoriatza hautaketa ere egin zen eta Agurtzane Gorosarri izan zen irabazle, Agustina López 1. dama eta Rosarito Pagalday 2. dama. Argazkian agertzen dira: Filemón Minondo (albotik ikusita, purua ahoan duela), Jose Barandiaran, Mari Tere Armendariz, Rosarito Pagalday eta Agurtzane Gorosarri. Argazki hau 00034, 00135, 00149, 00187 eta 00302 erregistroen egun berekoa da.

Data: 1968-09-16
Ref.: 00223

Jaitsi argazki originala

Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.net

<< Aurrekoa   | Eskoriatza iruditan |   Hurrengoa >>