Arantzazura erromesaldia

Eskoriatzako talde handi bati Arantzazun ateratako argazkia da. Batzuek oinez joandako erromesak direla dirudite, eskuetan makila dutelako. Eskoriatzako erromesak irailean joaten ziren Arantzazuraino, batzuk oinez eta beste batzuk kamioietan. Lehen planoan militar jantzitako mutil gazte bat dago, gidaria izango balitz moduan. Argazkian agertzen dira: Timoti Zubizarreta, Jose Juan Zubizarreta, Irene Lezeta, Sabina Arrieta, Anita Etxabe, Pepita Ramos, Vicente Pagaldai eta Felisa Uribetxeberria.

Data:
Ref.: 00229

Jaitsi argazki originala

Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.net

<< Aurrekoa   | Eskoriatza iruditan |   Hurrengoa >>