Apotzagako arotzaren etxean

Apotzagako arotzaren etxe-aurrean ateratako argazkia da, Okarantza baserrian. Arotza beste pertsona batzuekin agertzen da, horien artean emakume bat eta abade bat.Mende hasierako jantziak dituzte guztiek: gizonek txapela eta brusa luzea; emakumeak lurrerainoko gona eta buruko zapia. Ate ondoan dagoen gizonezkoak trajea eta sonbreroa ditu jantzita. Etxearen sarreran, ate-gainean, zuriz pintatutako bi gurutzeren irudiak daude.

Data:
Ref.: 00360

Jaitsi argazki originala

Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.net

<< Aurrekoa   | Eskoriatza iruditan |   Hurrengoa >>