Juan Mari Armendariz eta Pepita Ramosen ezkontza

San Pedro parrokia aurrean dagoen lorategian ateratako argazkia da, Itarte etxearen parean. Juan Mari Armendariz eta Pepita Ramos ezkonberriak agertzen dira, familiakoekin batera, denak oso dotore. Beheko ilaran, ezkerretik eskumara: Mari Loli Armendariz, Mari Tere Armendariz, Juan Mari Armendariz, Pepita Ramos, Santiago Ramos eta Juan Cruz Armendariz. Ezkonberrien gainaldean, ezkerretara Martina Abasolo eta Rosario Abasolo ageri dira Juan Mariren izeba eta ama, hurrenez hurren. Argazkiaren eskuma aldean ageri den neska, Maria Eugenia Armendariz da.

Data:
Ref.: 00044

Jaitsi argazki originala

Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.net

<< Aurrekoa   | Eskoriatza iruditan |   Hurrengoa >>