Trenaren inaugurazioa

1916an trenaren inaugurazio egunean Fernando Eskoriatza plazan ateratako argazkia da. (Agian 1915. urtea izan daiteke, urte horretan trenbidearen lanak Eskoriatzaraino heldu zirelako). Herritar guztiak tren geltoki ingurura joan ziren agintariei ongi etorria emateko, plazan berriz, umeak eta nagusiak itxaroten geratu ziren. Plaza guztia girnalda eta banderekin apainduta dago. Trena 1916-1967 urte bitartean pasatu zen Eskoriatzatik. Argazki hau 00493 zenbakidun argazkiarekin erlazionatuta dago.

Data: 1916, 10, 4
Ref.: 00494

Jaitsi argazki originala

Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.net

<< Aurrekoa   | Eskoriatza iruditan |   Hurrengoa >>