Felix Aranburuzabalarekin bazkaria.

Felix Aranburuzabala eskoriatzarra (Antxitxenekoa) Ameriketara joan zen bizitzera eta han "Coronita" garagardo marka ezaguna sortu zuen. Bere seme Pablo Aranburuzabala ezkondu behar zela eta, Eskoriatzara etorri zen eta Eskoriatzako eta Arrasateko lagun talde batekin, ezkontzako despedida-bazkaria egin zuten. Argazkian agertzen dira goiko ilaran, ezkerretik eskumara: Iñaki Arzaburu, Iñazio Pagalday (Pollero), Jose Pagalday, x, Esteban Arrieta, x, x, x, Bixente Azkarreta (Osintxu), x, Jose Iñurrategi (Kapadoria) eta Jose Lezeta. Azpiko ilaran, ezkerretik eskumara: Luis Ezeiza, x, x, Felix Aranburuzabala, x, x, x. Argazki hau 00300, 01676 eta 01675 zenbakidun argazkiekin erlazionatuta dago.

Data:
Ref.: 00086

Jaitsi argazki originala

Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.net

<< Aurrekoa   | Eskoriatza iruditan |   Hurrengoa >>