Arantzazura erromesaldia

Erromes talde handi bati Arantzazun ateratako argazkia. Eskoriatzako erromesak irailean joateko ohitura zeukaten, batzuk oinez eta beste batzuk kamioietan eta kotxeetan. Argazkian ezagutu ditugun pertsonak: Bigarren ilaran erdi-erdian agertzen diren lau emakume gazteetatik hasiko gara. Ezkerretik eskumara: x, Teodora Díaz de Guereño, Paca Uribesalgo, Consuelo "Errotakua". Euren atzean dagoen abadea Don Cruz Abarrategi da. Bere eskuinean dagoen gorbatadun gizona Bixente Pagaldai da, eta horren aurrean bi gazte daude: Mariano Iriarte eta Florentino Cortazar. Don Cruzen ezkerraldean Pedro Zabaleta eta, Cipriano Urrutia (txapelarekin) eta Juanita Orobengoa senar-emazteak daude. Horein ezkerraldera jarraituta Silberi ""Erañakua"" (emakume zaharra) dago. Bere atzean Martina Uribarren. Silberiren ezkerrean Pepita Enekotegi, Eusebia Eskibel, Abelina eta Angeles Pagaldai daude. Emakume talde honen atzean, betaurrekoekin, Laureano Uribarren eta bere ondoan Jose Ramon Etxabe. Pedro Zabaletar

Data:
Ref.: 01024

Jaitsi argazki originala

Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.net

<< Aurrekoa   | Eskoriatza iruditan |   Hurrengoa >>