Errasti Abarrategi familia
Marulanda auzoko Errasti Abarrategi familiaren argazki-pintura. Bertan gurasoak euren 15 seme-alabekin ageri dira. Argazkiaren erdian eserita Fermin Errasti Abarrategi frantziskotarra agertzen da, egun horretan lehenengo meza eman zuena. Zutik, eskuma aldetik bigarren dagoena, Faustiña da, egun horretan bertan ezkondu zena. Zutik erdian ageri den monja, berriz, ez zen egun horretako ospakizunetara etorri, eta bere irudia eskuz-pintatu zuten argazkian. Monja San Vicente de Paul kongregaziokoa zen eta urte askoan A Coruñako hospital militarrean lan egin zuen. IZENAK ezkerretik eskumara goiko ilaran: Santi, Francisca, Maria, Juan, Gregori, Jacinto, Mercedes, Faustiña eta Felix. Eserita, ezkerretik eskumara: Lazaro, Paula, Teresa (izeba), Fermin (aita), Fermin (semea), Agustina Abarrategi (ama), Juan Cruz, Martzeliñ eta Bittori. Argazki hau 01180 zenbakidun erregistroarekin erlazionatuta dago.
Data: 1941-08-17 Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.net |
<< Aurrekoa | | Eskoriatza iruditan | | Hurrengoa >> |