Santageda mutilak

Kintoak Santa Ageda egunean Aranburuzabala kalean. Santageda mutilak ohi bezala jantzita ageri dira: alkondara eta praka zuriak, txapel gorria (ezkerrean zutik dagoena izan ezik, horrek beltza baitauka), gerrikoa eta zapi handi koloreduna. Atzean gaur egun unibertsitatea den eraikina ikus daiteke, eta baita Eraña jostundegiaren kartela ere. Ezkerretik eskumara, goiko ilaran: Jose Garcia, Antonio Errarte, Jose Juan Zubizarreta, Iñaki Galdos, Pedro Lucero, Federico Izagirre, Felix Uribarren (Burdintxo) eta Juan Ignacio Etxebarria. Beheko ilaran, makurtuta: Rivera, Rafael Errasti, Nikolas Gardoki (akordionarekin) eta Jose Luis San Miguel.

Data: 1969
Ref.: 01088

Jaitsi argazki originala

Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.net

<< Aurrekoa   | Eskoriatza iruditan |   Hurrengoa >>