Matxain Errenteriako lasterketan parte hartu ostean

Donostiako Maria Cristina zubian ateratako argazkia. Atzean Iparraldeko tren geltokia ikusi daiteke. Argazki hau Errenterian izandako txirrindulari lasterketa baten ostean aterata dago. Lasterketa horrek bi etapa izan zituen eta Matxainek 1. eta 2. postuak lortu zituen. Ezkerretik eskumara, Esperazate, Jesus Arroyabe "Matxain" eta Guenetxea ageri dira, jasotako trofeoak eskuetan dituztela. Hurrengo egunean Zaragoza-Huesca lasterketara joan ziren (140 km-koa), baina taldekide bati, Agirregabiriari, gurpila zulatu zitzaion eta erretiratu egin behar izan ziren, denbora gehiegi galdu zutelako hari itxoiten. Matxainen hitzetan: "norberak arreglau biher izaten juan".

Data:
Ref.: 01198

Jaitsi argazki originala

Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.net

<< Aurrekoa   | Eskoriatza iruditan |   Hurrengoa >>