Miss Eskoriatza
Filemón Minondo Ameriketan bizi zen eskoriatzarra zen. Urte honetan bisitan etorri herrira eta Otxandioko "Txapel lehiaketa" irabazi zuen. Eskoriatzako herriak omenaldi bat egin zion, herrian zehar desfile bat eta bazkari bat eginez (bazkaria Hidalga 5 zenbakidun etxearen beheko aldean egin zen, orduan diskoteka bat zegoen lekuan). Egun horretan, gainera, Miss Eskoriatza ere aukeratu zen eta Edurne Gorosarri izan zen irabazlea. Argazki honetan irabazleari banda jarri zitzaion momentua jasotzen da. Ezkerretik eskumara: Esteban Arrieta, Agurtzane Gorosarri eta Filemón Minondo.
Data: 1968, 09, 16 Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.net |
<< Aurrekoa | | Eskoriatza iruditan | | Hurrengoa >> |