Iñudea umearekin

Florencia Zuazua iñude egon zen Aretxabaletako Otazua etxean. Familia horrek hirukiak izan zituen eta Florenciak mutiko horietako baten ardura zuen. Iñudeak dirudunen etxeetan lan egiten zuten eta bertan bizi izaten ziren, euren seme-alabak etxean utzita. Argazki honetan Florencia iñude jantzita ageri da Fernando Otazu umea besoetan duela. Argazki hau 01410 zenbakidun argazkiarekin erlazionatuta dago.

Data: 1920
Ref.: 01408

Jaitsi argazki originala

Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.net

<< Aurrekoa   | Eskoriatza iruditan |   Hurrengoa >>