Gazte koadrila San Pedro jaietan mozorrotuta
Herriko plazan sanpedroetako hirugarren egunean ateratako argazkia da. Hirugarren egun horretan koadrilak mozorrotu egiten ziren eta argazki honetan agertzen diren neskek baserritar janztea aukeratu zuten, asto eta guzti. Astoa Bolibarko Karogi baserrikoa zen. Ezkerretik eskumara: Dorleta Lezeta, Ana Mari Masip, Maria Jesus Arregi, Mari Nieves Pagaldai (asto gainean), Josune Aranburuzabala, Pili Gracia eta Mariangeles Agiriano. Atzean ezkerretara ikusten den gizona Felix Kortazar da eta eskumatara dagoena Leoncio Lezeta. Argazkia 00094 eta 01589 argazkiekin erlazionaturik dago.
Data: 1965-07-01 Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.net |
<< Aurrekoa | | Eskoriatza iruditan | | Hurrengoa >> |