Ospital zaharreko txerriaren zozketa

Gaur egun zaharren egoitza denari "Ospitala" deitu izan zaio Eskoriatzan, eta urteetan zehar gizarte zerbitzu desberdinak eskaini izan dira bertan. Ohitura zen urtero ospitalerako diru baliabideak lortzeko txerria zozketatzea. Argazki hau egun horretakoa da. GaztaƱadui kalean gora, plaza aldera doazela ageri dira argazkian; eta irudiaren eskuin aldean, ospitaleko moja mertzedaria bat eurei begira. Idietatik tiraka, txapela soinean, Txomin Zubia ageri da; soinu txikia jotzen datorrena Galarra da, eta atzean, aguazil mozorrotuta, Txori Izurrategi. Idi-pareak tiratutako karroan dator txerria eta kartelean zera irakurtzen da: "Hospitalaren Alde. Nik ematen ditut 180 kilo. Zuk zer ematen dezu?". Argazki hau 01595,01598 eta 01599 erregistroekin erlazionatuta dago.

Data:
Ref.: 01597

Jaitsi argazki originala

Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.net

<< Aurrekoa   | Eskoriatza iruditan |   Hurrengoa >>