Ospital zaharrerako txerriaren zozketa
Gaur egun zaharren egoitza denari "Ospitala" deitu izan zaio Eskoriatzan, eta urteetan zehar gizarte zerbitzu desberdinak eskaini izan dira bertan. Ohitura zen urtero ospitalerako diru baliabideak lortzeko txerria zozketatzea. Argazki hau egun horretakoa da. Aranburuzabala kalean ageri dira Txomin Zubia, akuiluarekin idiak gidatzen, eta Galarra, trikitixarekin giroa alaitzen. Karrozan "Por un duro, Jamón para todo el año y ...además ayudas al hospital" dioen kartela irakur daiteke. Argazki hau 01595 eta 01598 zenbakidun erregistroen egun berean ateratakoa da. Gainera, 01597 argazkiarekin erlazionaturik dago, nahiz eta beste urte batekoa den.
Data: Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.net |
<< Aurrekoa | | Eskoriatza iruditan | | Hurrengoa >> |