Lagun taldea GaztaƱadui kalean

Lagun koadrila bat ageri da argazkian GaztaƱadui kalean, Eizmendi okindegiaren aurrean. Eskailerak Urtain erretegira doaz, eta atzean agertzen diren etxeak Olazar auzokoak dira (Gorosarri plaza oraindik eraiki gabe zegoen). Garaiko autobus bat ere ikusten da, eta eskuman, orain estalita dagoen erreka zatia, Santa Ana auzoan. Gazteak, ezkerretik eskumara, Itziar Arregi, Gemma Lezeta, Bittor Arrieta (eserita) eta Joxerra Zubizarreta dira.

Data:
Ref.: 01640

Jaitsi argazki originala

Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.net

<< Aurrekoa   | Eskoriatza iruditan |   Hurrengoa >>