Zubizarreta Galdos ezkontza

Kontxi Galdos eta X. Zubizarreta ezkondu zireneko argazkia dugu hau. Emaztegaia beltzez jantzita dago, buruko zuria eta kolore bereko lore sorta eskuan duela. Senargaiak traje beltza eta gorbata daramatza. Emaztegaiaren eskumara dagoen gizona Benito Beloki da, Eskoriatzako aspaldiko bizikleta dendaren jabea. Bertan, bizikletak alokatzen zituen, eta berak egin zuen Eskoriatzan lehenengo egurrezko bizikleta. Senargaiaren alboan dagoena Juliana da, beltzez jantzita hau ere, eskuetan arrosarioa duela.

Data:
Ref.: 01797

Jaitsi argazki originala

Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.net

<< Aurrekoa   | Eskoriatza iruditan |   Hurrengoa >>