Maria Luisa Guenetxea Alcanadre tabernan

Argazkia Alcanadre tabernan aterata dago, 70.hamarkadan. Irudian agertzen dena Mari Luisa Guenetxea da, tabernako jabea garai hartan. Argazkiaren atzeko aldean ikusi daitezke garaiko edalontziak, botilak eta batez ere, paretan esekitako egutegiak. Taberna hau, gaur egun Aldatz taberna dagoen lekuan zegoen, Aranburuzabala kalean.

Data:
Ref.: 01837

Jaitsi argazki originala

Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.net

<< Aurrekoa   | Eskoriatza iruditan |   Hurrengoa >>