Biteri dendako erakusleihoa

Biteri dendako erakusleihoari egindako argazkia. Eskaparatista bikainak ziren Biteri ahizpak, eta denda erabiltzen zuten herriko gai ezberdinak islatzeko: zaharren egoitzarako txerriaren zozketa, Atxorrotx eguneko jaia, San Pedro jaiak, Gabonak... Irudi honetan, zaharren egoitzako txerriaren zozketarako prestatutako erakusleihoa ikus daiteke. Sukalde zahar bat irudikatzen du, pitxar, palangana, mahai, burduntzali eta guzti. Argazkiaren eskuma aldean Mari Carmen Biteri ageri da, dendako jabeetako bat. Irudi hau 01566.arekin erlazionatuta dago.

Data:
Ref.: 01866

Jaitsi argazki originala

Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.net

<< Aurrekoa   | Eskoriatza iruditan |   Hurrengoa >>