Jose Aranaren etxea
Jose Arana kaleko 13. zenbakiko etxea. Jose Arana eskoriatzarrarena izan zen, eta gaur egun Eskoriatzako Udalaren jabetzakoa da. Jose Arana Elorza (Eskoriatza 1839-1908), Pepe Arana moduan ezaguna, enpresa-gizona izan zen, zezenen eta ikuskizunen munduan zentratua, eta bere lana Madril eta Donostia artean burutu zuen. Donostiako Aste Nagusiaren aitatzat jo izan da eta baita hiriko turismoaren sustatzaile nagusienetakotzat ere. Urte batzuetan Madrilgo Errege Antzokiko enpresaburua ere izan zen.
Data: 1914-1915 Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.net |
<< Aurrekoa | | Eskoriatza iruditan | | Hurrengoa >> |