San Viator

San Viator komentuari ateratako argazkia da. XVII. mendearen hasieran eraikia, probintzia eremuko monumentu historiko-artistiko izendatuta dago. 1912tik San Viatorko fraileen esku egon zen, eta 1998an Mondragon Unibertsitateak erosi zuen bere Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea (Huhezi) bertan kokatzeko. Irudian ikusi daiteke gaur egun bertan dagoen aparkalekua eraiki barik zegoela. Atzeko aldean, Dorleta auzoko etxebizitzak ikusten dira. Argazkia Bidebarrietatik aterata dagoela dirudi.

Data:
Ref.: 01913

Jaitsi argazki originala

Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.net

<< Aurrekoa   | Eskoriatza iruditan |   Hurrengoa >>