Santa Marina Plaza
Santa Marina plazan zegoen hiltegi zaharraren atzealdea dugu hau, ArbiƱoste kaletik aterata. 2006. urtean eraitsi zuten gaur egungo Santa Marina plaza egin ahal izateko. Eraikin hau Agiriano familiarena izan zen, eta bertako seme Juan Martin herriko diru-kontuen arduraduna izan zen Erregeak izendatuta. Antzina bertan egon zen udaletxea, geroago harategia izan zen, ondoren eskola eta herriko hiltegi bezala ere erabili zen. Antzina hartan, Santa Marina plaza Eskoriatzako elizatearen erdigunea eta enparantza nagusia izan zen.
Data: Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.net |
<< Aurrekoa | | Eskoriatza iruditan | | Hurrengoa >> |