Errosario Santuko Ospitala

Aranburuzabala kalean dagoen San Viator eraikinari ateratako argazkia. XVII. mendearen hasieran eraiki zen, Juan de Mondragón Azkarretazabal eskoriatzarrak Ameriketan irabazitako diruarekin, eta probintzia eremuko monumentu historiko-artistiko izendatuta dago. 1912tik 90. hamarkadara arte San Viatorko fraideak bizi izan ziren bertan, eta 1998an Mondragon Unibertsitateak erosi zuen bere Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea (Huhezi) bertan kokatzeko. Gaur egun kotxeen aparkalekua dagoen lekuan, lehen ortuak zeudela ikus daiteke argazki honetan.

Data:
Ref.: 01972

Jaitsi argazki originala

Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.net

<< Aurrekoa   | Eskoriatza iruditan |   Hurrengoa >>