Jose Arana kalea

Jose Arana kale hasieratik ateratako argazkia dugu hau. Irudiaren eskumaldean, lehen zeuden taberna eta komertzioen kartelak ikus daitezke. Eskumatik hasita, Zarauztarra taberna, Bolibar taberna eta atzealdean gozotegia. Argazkiaren ezkerraldean Jose Arana eskola ikus dezakegu, eta eraikinaren etxabean Aitzorrotz taberna. Plazan oraindik petrila ikus daiteke eta azpian garaiko kotxeak aparkatuta. Eskolak Jose Aranak utzitako diruarekin eraiki ziren 1909an; obrak 24.398 pezeta-ko kostua izan zuen eta JoaquĆ­n Maria Ziartegui izan zen obra arduraduna.

Data:
Ref.: 01975

Jaitsi argazki originala

Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.net

<< Aurrekoa   | Eskoriatza iruditan |   Hurrengoa >>