Gaztañadui jauregia (Ganuzena)

Gaztañadui jauregiaren aurrealdeko fatxadari 1999. urtean ateratako argazkia. Jauregia, Francisco de Gaztañaduy jaunak erosi zuen XVIII. mendean eta hortik datorkio izena. Hala ere, herrian, Ganuzena izenez ezagutzen da, XX. mendean Ganuza familiakoak bizi izan zirelako bertan. Argazkian eraikinaren egoera txarra ikus daiteke. 2000. urtean eraikina goitik behera eraberritu zuen Arizmendi ikastolak, bertan haurreskola ezartzeko. Erlazionatutako argazkiak: 1983tik 1996ra bitartekoak.

Data: 1999
Ref.: 01984

Jaitsi argazki originala

Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.net

<< Aurrekoa   | Eskoriatza iruditan |   Hurrengoa >>