Elorreta goikoa errota

Bolibarko bidean zegoen errota zaharra zuen Elorreta baserriaren sarrerako argazkia dugu hau, Elorretako etxeak egin zirenean eraitsi zena. Bolibarko baserritarrak beraien zakuaz bertara gerturatzen ziren eta errotaria arduratuko zen hauek eramandakoa ehotzeaz, Boliba rerrekaren indarraz baliatuz. Errotaren azken jabea, Anbrosio Abasolo izan zen eta baserritarrek azkenekoz 1962an erabili zituzten aipatutako errotak. Aurrerantzean, etxekoek bakarrik erabiliko zituzten. Bi errotak osatzen zuten Elorreta eta artoa, garia eta pentsua ehotzen zituzten. 02006 argazkiarekin erlazionaturik dago.

Data: 1981
Ref.: 02005

Jaitsi argazki originala

Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.net

<< Aurrekoa   | Eskoriatza iruditan |   Hurrengoa >>