Gari-azpelak mozten

Agustin Agiriano ageri da argazkian gari-azpelak mozten. Irudian ondo ikusten ez bada ere, lan hori egiteko igitai itxurako gillotina moduko bat erabiltzen zen, egurrezko asto bati lotua zegoena. Tresna horrekin, lastoa eta galburua bereizten zituzten, larrainean, garia zabaldutakoan, ahalik eta lasto gutxien pila zedin. Argazki hau Aretxabaletako Elexgarai baserrian atera zen, Ibarraundi Museoaren argazki erreportaje baterako, gari-lanak nola egiten ziren jasota uzteko helburuarekin. Gari-batzea Araba aldean egin zuten, eta gari-jotzea, Elexgarai baserrian. Erlazionaturik dago 02046tik 02053ra bitarteko argazkiekin .

Data:
Ref.: 02047

Jaitsi argazki originala

Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.net

<< Aurrekoa   | Eskoriatza iruditan |   Hurrengoa >>