Garia jotzen
Ibarraundi Museoaren argazki erreportaje baterako ateratako argazki honetan, lau lagun ageri dira Aretxabaletako Elexgarai baserriko larrainean, garia jotzen, iregurra eskuetan dutela. Aldez aurretik, galburuak larrainean zabaltzen zituzten; gero, iregurraz jo, alea eta lastoa bereizteko; eta ondoren, dena galbahetik pasatu, garbitzeko. Argazkian ez da ondo ikusten, baina iregurra bi makilaz osatuta zegoen, bat luzea eta beste bat motzagoa, elkarri soka motz bateaz lotuta. Garia zati motzarekin jotzen zen. Babak aletzeko ere oso erabilia zen. Argazki hau 02046-02053 argazkien erreportaje bererako egin zen.
Data: Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.net |
<< Aurrekoa | | Eskoriatza iruditan | | Hurrengoa >> |