Kristo Berpiztuaren elizbira

Aste Santuan, pazko domekan ateratako argazkia da, Eskoriatzako Aranburuzabala kalean, eliza parean. Herrian zehar Kristo Berpiztuaren elizbira egin ondoren, elizara itzultzeko momentua jasotzen du argazkiak. Lau mutil gaztek bizkarrean hartuta daramate Kristoaren irudia eta alboetan dantzari jantzitako mutil gazteek laguntzen dute prozesioa. Aranburuzabala kaleko balkoiak apainduta daudela ikusten da.

Data:
Ref.: 00208

Jaitsi argazki originala

Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.net

<< Aurrekoa   | Eskoriatza iruditan |   Hurrengoa >>