Txerriaren zozketaren eguna
Gaur egungo zaharren egoitza, mertzedarietako mojek gobernatzen zuten, eta, zaharren egoitza baino lehen, "harrera etxea" ere izan zen. Urtero, mojek hazitako txerri bat zozketatzen zuten. Errifak saltzen ziren, eta bildutako dirua "ospitalerako" izaten zen. Zozketaren egunean txerria plazaraino ateratzen zen festa handi baten erdian. Argazkian, txerriaren zozketaren eguna. Lehen planoko haurrak: ezkerrekoa Pierruges eta eskuinekoa Martin Olalde. Hiru gizonak: Pedro Martinez, Joaquin Kortazar eta Valentin Zurbano.
Data: Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.net |
<< Aurrekoa | | Eskoriatza iruditan | | Hurrengoa >> |