Zaldibegoitia palazioko lanak
Zaldibegoitia palazioaren zaharberritze-obretan egindako argazkia. Segurtasun hesian garaiko pintadak irakur ditzakegu, independentziaren aldekoak. Palazioa, Pedro Zalbidegoitiak aginduta eraiki zen (parrokia eraikitzeko dirua ere berak eman zuen). XVIII. mendekoa da eta Amerikako merkataritzarekin irabazitako diruarekin Gipuzkoan egin ziren jauretxeen tradizioan sartzen da. Berriztatu ondoren Kultur etxea dago bertan.
Data: Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.net |
<< Aurrekoa | | Eskoriatza iruditan | | Hurrengoa >> |