Mutil gazteak, estudio argazkian

Mutil gazte koadrila, dekoratu artifizial baten aurrean argazkia ateratzeko prest. Halako dekoratuetan argazkiak ateratzea ohitura izaten zen herriko jaietan. IZENAK ezkerretik eskumara: Jose Manuel Lezeta, x, x, eta Aniketa Gorosarri. Atzean ageri den dekoratua 01353 zenbakidun argazkian agertzen den bera da, eta horrek pentsarazten digu egun eta leku berean ateratako argazkia dela. Fondoan gerrako tankea ikusten da eta abionetak hegan. Gizonezko guztiek itsas-gizon gorroak dituzte soinean.

Data:
Ref.: 02187

Jaitsi argazki originala

Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.net

<< Aurrekoa   | Eskoriatza iruditan |   Hurrengoa >>