Santageda mutilak

GaztaƱadui kalean ateratako argazkia da. Atzean ikusten den eraikina GaztaƱadui kaleko 21. zenbakidun etxea da. Argazkian mutil koadrila bat ikusten da, baserritar jantzita, brusa, lepoan zapia, txapela eta makila eskuetan dutela. Santageda mutilak izan daitezke, santaeskean. Aurrean militar itxuraz jantzitako mutil bat doa, bandera batekin. Atzean, etxearen ezkerraldera, tantaia edo txopoa ikusten da. Tantaia kintoek San Joan gauean altzatu ohi dute Eskoriatzan eta gaur egun plazan jartzen bada ere, aspaldi frontoian jartzen zen, argazki honetan ikusten den moduan Argazki hau 00087 argazkiarekin erlazionatuta dago.

Data:
Ref.: 00266

Jaitsi argazki originala

Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.net

<< Aurrekoa   | Eskoriatza iruditan |   Hurrengoa >>