Arraindegia kalean
Plaza aurrean Armendariz ahizpak arraina saltzen. Goizero arraina gurdi berezi batean eramaten zuten saltzeko eta arratsaldeetan, euren etxera joan behar izaten zen erostera. Eurena ez zen Eskoriatzako arrain-saltoki bakarra, eliza-aurrean ere egoten zen beste postu bat. Ezkerretik eskumara: Antoni Uribetxebarria (periodiko saltzailea zen eta pantanoan itota hil zen), Mari Loli eta Mari Tere Armendariz (arrain-saltzaileak) eta Maritxu Badiola (eroslea). 00030 zenbakidun argazkiarekin erlazionatutako argazkia da.
Data: Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.net |
<< Aurrekoa | | Eskoriatza iruditan | | Hurrengoa >> |