Udaletxea eta kiosko borobila plazan

Eskoriatzako udaletxearen aurreko fatxada eta bere aldamenean zegoen kiosko borobila ikusten dira argazki honetan. Udaletxeko balkoiak banderaz apainduta ageri dira eta erdiko maztan ere bandera bat dago jarrita. Kioskoaren barruan musika bandaren partiturak jartzeko atrila ikusten da. 1955ean egin ziren udaletxea handitzeko obrak eta lan horiekin batera kendu zen kioskoa. Hau lanen aurreko argazkia da.

Data:
Ref.: 00363

Jaitsi argazki originala

Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.net

<< Aurrekoa   | Eskoriatza iruditan |   Hurrengoa >>