"Dantzari Txikina" dantza taldea

Eskoriatzako lehen dantza taldea, "Dantzari txikina", Udaletxearen atarian. Talde honek mende hasieran "Liñu dantza" antzeztu zuen, Juan Antonio Mogelek idatzitako "Peru Abarka" liburuan oinarrituta. Ideia horren bultzatzailea Barrena jauna izan zen, Bilbon urteetan bizi ondoren 1925. urte inguruan Eskoriatzara itzuli zena. Bizkaian eta Euskal Herri osoan zabaltzen hasia zen kultur mugimendu "euskalzalea" Eskoriatzan ere sustraitzea nahi zuen. IZENAK: 1.Teofila Enekotegi, 2.Mercedes Legorburu, 3.Avelina Pagalday, 4.Miren Barandiaran. 5.Aurora Iglesias, 6.Maritxu Leibar, 7.Lorea Zubizarreta, 8.Dorita Etxeberria, 9.Dorita Landa, 10.Mirentxu Kerejeta, 11.Juan de Dios Gorosarri (txistularia), 12.Julian Leibar (ikurrinarekin) 13.Edorta Gorosarri (txistularia), 14.Epifanio Guridi (tanborrerua). Alboetan agertzen diren umeak: Inazio Larrañaga, Nikolas Zubizarreta, Agustin Gorosarri, Jose Mari Isasmendi, Ventura-Juanito Isasmendi?, Alejandro Belategi.

Data:
Ref.: 00571

Jaitsi argazki originala

Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.net

<< Aurrekoa   | Eskoriatza iruditan |   Hurrengoa >>