Don Lino Salaberriaren despedida

"Alai Garbi" dantza taldea sortu aurretik Eskoriatzan beste dantza talde bat egon zen, emakumez bakarrik osatua. XX. mendearen erdialdean Itarte familiak bere etxe-aurrean terraza bat egitea erabaki zuen, erreka zati bat estaliz. Horrek polemika handia sortu zuen herrian, eta Eliza ere kontra agertu zen, baina botere handiko familia zenez, lanak aurrera eraman zituzten. Horren ondorioz, erabaki horren aurka agertu zen parrokoak herritik alde egin zuen. Argazkia San Pedro elizaren atarian aterata dago eta Eskoriatzako dantza taldeak egin zion agur omenaldikoa da. Erdian parrokoa agertzen da: Don Lino Salaberria. Donostiara joan egin zen. Beheko ilaran, ezkerretik eskumara: Kontxita Beloki, Ana Mari Badiola, Piedad Zaldua, Carmen Aranburuzabala. Bigarren ilaran, ezkerretik eskumara: Ester Azkarate, Basi Zubia, Arantza Zubizarreta. Goiko ilaran, ezkerretik eskumara: Ane Miren Abasolo, Asun Azkoaga, Don Lino, Ana Mari Armendariz, Maritxu Uribetxebarria, Nieves Galdos. Argazki hau 0

Data: 1948, 12, 31
Ref.: 00630

Jaitsi argazki originala

Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.net

<< Aurrekoa   | Eskoriatza iruditan |   Hurrengoa >>