D. Jaime Font y Andreu gotzainaren bisita

1953an D. Jaime Font y Andreu, Donostiako gotzainak, Eskoriatza bisitatu zuen. Herria bisitatzeaz gain beste zenbait auzo ere bisitatu zituen. Argazkian, asto baten gainean agertzen da. Bisita kotxean egin zuen arren Gellaotik Apotzagarako tartea asto gainean egin zuen. Astoaren aurrean doan mutila Luis GaztaƱaga da, Aretxabaletako Galartza auzoko gaztea, Askotixa baserrikoa.

Data: 1953, 07, 1
Ref.: 00709

Jaitsi argazki originala

Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.net

<< Aurrekoa   | Eskoriatza iruditan |   Hurrengoa >>