San Pedro jaiak, koadrilen eguna
Herriko plazan sanpedroetako hirugarren egunean ateratako argazkia da. Hirugarren egun horretan koadrilla bakoitzak mozorro bat aukeratzen zuen, eta argazki honetan agertzen diren neskak baserritar jantzi ziren, asto eta guzti. Astoa Bolibarko Karoi baserrikoa zen. Zutik, ezkerretik eskumara: Maria Jesus Arregi, Mari Nieves Pagalday, Pilarin Gracia, Mariangeles Agiriano, Josune Aranburuzabala eta Mari Jose Oianguruen. Lurrean eserita, ezkerretik eskumara: Ana Mari Masip, Monse Masip, Dorleta Lezeta, Adela Kortazar eta Miren Uribetxeberria.
Data: 1965-07-01 Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.net |
<< Aurrekoa | | Eskoriatza iruditan | | Hurrengoa >> |