Fernando Eskoriatza plaza
Udaletxetik herriko plazari ateratako argazkia, 90eko hamarkadaren hasieran. Bertan, ezkerraldean, Jose Aranaren omenez egindako estatua ikus daiteke, gerora Gernikako Arbolaren plazara eramango zena. Parez pare ikusten den eraikina Zaldibegoitia jauregia da. Etxe hau XVIII. mendean eraiki zen Pedro Zalbidegoitiak aginduta (parrokia eraikitzeko dirua ere berak eman zuen), eta Amerikako merkataritzarekin irabazitako diruarekin Gipuzkoan egin ziren jauretxeen tradizioan sartzen da. Berriztatu ondoren udal zerbitzuetarako erabiltzen da. Eskuma aldean Urrestilla tabernaren sarrera ikus daiteke.
Data: 1991 Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.net |
<< Aurrekoa | | Eskoriatza iruditan | | Hurrengoa >> |