Mondragon Unibertsitatea (Errosario Santuko Ospitala)

Airetik ateratako argazki honetan, gaur egun Mondragon Unibertsitatearena den eraikina ikusten da, artean eraberritze obretan zegoela. XVII. mendearen hasieran eraiki zen, Juan de Mondragón Azkarretazabal eskoriatzarrak Ameriketan irabazitako diruarekin, eta probintzia eremuko monumentu historiko-artistiko izendatuta dago. 1912tik 1998ra arte San Viatorko fraideak bizi izan ziren bertan, eta 1998an Mondragon Unibertsitateak erosi zuen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea (HUHEZI) bertan jartzeko.

Data:
Ref.: 01970

Jaitsi argazki originala

Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.net

<< Aurrekoa   | Eskoriatza iruditan |   Hurrengoa >>