Argazki Indibiduala

Amaiur batailoiko gudariak

1936ko abenduaRef: CD4-827

1936ko azaroan Gernikan ?Euzko Gudarosteko? Amaiur batailoia eratu zen, Rufino Rezola komandantea buru zutela. Lau konpainiak osatzen zuten batailoi hori: lehenengoa, Arrasate; bigarrena, Arturo Kampion; hirugarrena, Aitzorrotz eta laugarrena, San Marcial. Eskoriatzako 15 gudari batailoi horretako 3. konpainian sartu ziren, Aitzorrotz konpainian alegia, eta horietako 11 ikusi ditzakegu Orduñan ateratako argazki honetan. 1.Benito Errasti (Eskoriatza) 2.Modesto Uribetxebarria (Eskoriatza) 3.Marcos Zubizarreta (Eskoriatza) 4.Juan Aldabe (mikeletea, Gatzaga) 5.Eugenio Oyanguren (Eskoriatza)6.Manolo Garikano (Eskoriatza) 7.Jaime Aranburuzabala (Eskoriatza) , 8. Eugenio Eraña (Eskoriatza) 9.Mariano Legorburu (Eskoriatza)10.Jose Eraña (Eskoriatza) 11.Julian Zubizarreta (Eskoriatza)12.Juan P.(Aretxabaleta) 13.Vitor Zubillaga (Gatzaga) 14.Juan Arrizabalaga (Aramaio) 15.Julian Uribetxebarria (Eskoriatza) 16.Gerardo Zubillaga (Gatzaga).

Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.eus
Jaitsi argazki originala