Haurren danborrada
Sanpedroetan egin ohi den haurren danborradako argazkia da, Gaztañadui kalea 7 zenbakidun etxearen aurreko aldetik pasatzerakoan. Urteetan etxe horren azpian "Caja de Ahorros Municipal de San Sebastian" aurrezki-kutxa egon zen eta hori da atzean ageri den letreroa. Argazkian Igor Armendariz ageri da, danborradako zuzendari lanetan, eta berarekin batera bi kantinera daude. Zuzendariak eskumako eskuan agintari-makila dauka eta ezkerrekoan kapela luzexka.
Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.eus
Jaitsi argazki originala