Argazki Indibiduala

Matxain, Espainiako Plater-tiro Txapelketan bigarren geratu zenekoa.

1976Ref: 01247

Jesus Arroyabe (Matxain) bigarren geratu zen 1976ko Espainiako Plater-tiro Txapelketan. Argazkian J.L. Orbegozorekin (Errealeko lehendakari ohia) ageri da, honek saria ematen dion momentuan. Matxain, plater-tiroan hiru bider izan da Espainiako txapeldun eta Europako zenbait txapelketetan ere hartu du parte. Gainera, zilarrezko domina lortu zuen 1980an Moskuko Olinpiadetan eta brontzezkoa Lisboan, 1989an, Beteranoen Munduko Txapelketan. Argazki hau 01195 zenbakia duenarekin erlazionatuta dago.

Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.eus
Jaitsi argazki originala